IRAILAK 10

Egun honetan Hildakoen omenezko meza ospatzen da, 1638ko setioan bizitza galdu zuten haien alde.

Goizeko 9.00etan Herriko Konpainia ohiko tokian elkartuko da -Arma Plaza- eta handik bere kantineraren bila joango da. Konpainia honek doluzko uniformea eramango du: zintarik gabeko galaza zuriak, kamisa zuria, zapata beltzak, jaka beltza –txibilito eta danborrak kokarik gabe-, eta kapelu gorria. Kapitainak eta Tenienteek gainera korbata beltza eramango dute. Konpainiaren Banderak krespoi beltza eramango du. Konpainia osatzen denean, Kale Nagusira joango dira Eliz Nagusiaren aurrean jarriko direlarik, eskopetetik ohorezko pasilloa egingo dutelarik.
Goizeko 10.00ak aurretik, Artileriaren Bateria bere kantinerarekin (krespoi beltza eramango duelarik), Eliz Parrokialaren atzekaldean jarriko da, Bienabe Artiraren behatokia bezala ezagutzen den tokian.

Goizeko 10.00ak aurretik, Alardeko Mandoak, kamisa zuria eta galtza ilunekin, eta kapelu gorriarekin, Arma Plazan elkartuko dira, eta txistulariak aurretik doazelarik “Alkate Soiñua” joaz, bi ilaratan Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokira joango dira, Herriko Konpainiak egindako ohorezko pasillotik igaroko direlarik. Elizan, aurrekaldean jarriko dira.
Era berean ateratko da ere Udal Korporazioa, Udaletxeko arkupeetatik irtenda Hiriko Bandera eramango duelarik. Banderak ere krespoi beltza eramango du.

Presbiterioan Meza osoan zehar egongo dira Herriko Konpainiako eta Artileriako Mando, Kantinera eta Banderak. Armak aurkeztuko dituzte Sagarapenean eta Errespontsuan (“Libérame”), eta une berean, kanpokaldean aipatutako Unitateek fusileria eta artileriako deskargak burutuko dituzte.

Behin meza amaituta, Herriko Konpania kale Nagusitik jaitsiko ohorezko pasillo bat osatuaz, Artileriko bateria bezala. Mandoak elizatik aterako dira eta pasillotik igaroko dira, baita Udal ordezkariak ere, Udaletxera bidean joango direlarik.

Jarraian, Hiriko Bandera, balkoian jarriko da eta Herriko Konpainiak bi salba eskainiko dizkio.

Eliz Nagusiko kanpaiek agonia ospetsuko tokea burutuko dute, “Mandoma” deiturikoa. Hain zuzen ere Meza hasi aurretik 15 minutuz, Sagarapenaren unean, eta Errespontsua hasten den unetik Herriko Konpainiak Kale Nagusian banderari egindako deskargak heldu arte.